Herria

LEITZA HERRIA

Leitza Nafarroako ipar ekialdean kokatua dago, Iruñea eta Donostia artean, bakoitzetik ordu erdi batera gutxi gorabehera. A-15 autobidetik sarrera zuzena eta erosoa dauka. Leitzako alde zaharreko kaleetan pelikulak egin izan dira, azkenekoa “Ocho apellidos vascos” izan delarik. Udaletxea eta Mikel Deuna eliza herriko mendietatik ateratako kare harri urdinez eta haritz egurrez eraiki zituzten eta alde zaharreko beste etxe ugariren artean oso ikusgarriak dira.

 

EGITARUA

· Urtarrilak 4 Zintzarri gaua
· Urtarrilak 5 Errege gaua
· Urtarrileko laugarren asteburuan eta hurrengo astelehen eta asteartean, Leitzako ihauteriak
· Apirila erdialdera: Herri Krosa
· Maiatza: Kultur aroa, hitzaldiak, antzerkia, kontzertuak, arte erakusketak, EH mendi erronka…
· Ekainean: Sagardo eguna bertan ondoko sagardotegietako sagardoa proba dezakezu.
· Ekainak 23: San Juan bezpera.
· Abuztuak 10etik 15era: Herriko festak. Abuztuak 11, Tiburtzio donearen eguna: Ezpatadantza,dantzariak,bertsoalariak, herri kirolak, txistulariak.
· Abenduak 24 (gabon gaua): Olentzeroa
· Udaberriko iharduerak: Talo eguna.
· Udazkeneko iharduerak: Mikologialdia.

Pueblo. Lopenea Hostal Ostala Leitza
Pueblo. Lopenea Hostal Ostala Leitza
Pueblo. Lopenea Hostal Ostala Leitza