Ingurunea

Leitza larre berdeek inguratzen dute eta pago eta haritzez beteriko mendiek. Larreetan baserritarren abereek nola jaten duten ikus daiteke, betiko modu naturalean hazten direlarik. Ongi seinalizaturiko ibilbideak aurkituko dituzue, Leitzalarreko erreka eta mendietan, edo Aritz mendiko larreetan eta bertako haize erroten ondoan, eta nahi izanez gero Plazaolako trenbidean zehar ere ibilaldi atseginak egin ahal izango dituzue, oinez, bizikletaz edo zaldiz, Leitzatik Andoainera, Lekunberrira edo Irurtzunera.

Bertako mendietako leku eder eta esanguratsuetan eraiki zituzten trikuharri eta harrespilak ikusi ahal izango dituzue, orain dela 6000 urteko gizakiek atseden hartzen duten mendietan. Aipatzekoak dira Mendibileko trikuharria eta Urdolako harrespila.

Leitzan 100 baserri inguru daude eta bertako baserritarrek beren abere eta barazkiak eskeintzen dituzte, eta hauei esker, bertako mendiak ibilaldi ederrak egiteko moduan mantentzen dira, bertako inguruneak ezagutu nahi dituenarentzat gozagarri.

Entorno. Lopenea Hostal Ostala Leitza
Entorno. Lopenea Hostal Ostala Leitza
Entorno. Lopenea Hostal Ostala Leitza
Entorno. Lopenea Hostal Ostala Leitza
Entorno. Lopenea Hostal Ostala Leitza
Entorno. Lopenea Hostal Ostala Leitza