Lopenea Ostatuan bizikletak alokatzen ditugu. Leitzatik Donostialdera eta Iruñealdera ibilbide zoragarriak egin daitezke. Behar duzuen guztia, zuen esku daukazue. Ibilbideak antolatzen lagunduko dizuegu. Egun ederrak gozatzeko aukera izango duzue. Deitu eta hitz egingo dugu.
Leitzatik 2 kilometrotara Iñaki Perurenak Peru Harri museoa erakutsiko dizue, lekuari buruzko, harri jasotzeari eta herri kirolei buruzko eta euskarari, historiari eta kulturari buruzko kontakizunak aipatuko dizkizue. Kanpoaldean 8 metrotako altuera eta 40 tonako harrijasotzailea ikusi ahal izango duzue eta barrualdean 3 solairutako harri eta egurrezko baserria, argazkiak, harri jasotzearen inguruko arropa zaharrak, oroitzapenak eta batez ere harriak, forma, tamainu eta pisu askotariko harriak… eta haietako bakoitzak badu bere istorioa.
Aralarko San Miguel santutegia ere ezagutu ahal izango duzue, Leitzatik 25 km-tara dagoena, edo Alzuzako Oteiza museoa, 55 km-tara.
Donostia, Aquariuma eta bere hondartzak ordu erdi batera daude. Aurreraxeago Iparraldeko kostaldea (Hendaia, Donibane Loitzune, Biarritz), Leitzatik 45 minututara.
Bilboko Guggenheim museoa 80 mintutara dago eta egun pasa atsegina egin zenezakete bertako inguruneak ikusiz.
Kotxea utzi eta naturako aire garbia arnastu nahi baduzu berriz, Leitza eta bere 5700 hektareako inguruneak horretarako aukera ematen du, ibilbide aproposak egin eta paisaia ederrak ikusteko bidea izango duzue, eta baita inguruko herri ederrak ezagutzekoa ere.